Kontzertua
La Polla Recordsek Gasteizen joko du ekainaren 13an
Agentziak | Erredakzioa
Punk taldeak Mendizabalan joko du, Azkena Rock Festival jaialdiaren azpiegitura baliatuta, eta El Drogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida izango ditu lagun.
La Polla Records punk talde mitikoak kontzertua eskainiko du ekainaren 13an Gasteizen, Mendizabalako eremuan, Azkena Rock Festival jaialdiaren azpiegitura aprobetxatuta. La Polla Records taldeaz gain, El Drogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida arituko dira.
Kontzertua “Ni descanso, ni paz” diskoaren birari dagokio. Iaz kaleratu zuten diskoa, La Pollako kideak (Evaristo, Sumé, Abel, Txiki eta Tripi) 16 urteko etenaren ostean berriz batutakoan.
La Polla Records Agurainen sortu zuten, duela 40 urte, eta punk eszenaren norabidea gidatu zuen 80ko eta 90eko hamarkadetan. Gasteizko kontzerturako sarrerak 33 euroan daude salgai.