Disko berria
Belakok atzeratu egingo du 'Plastic Drama' diskoaren argitalpena
Agentziak | Erredakzioa
Maiatzean ateratzeko asmoa zuten arren, fisikoki banatzeko oinarrizko baldintzak izango dituztela ziurtatu arte atzeratu dute argitalpena.
Belako taldeak datorren maiatzean argitaratuko du 'Plastic Drama' bere laugarren diskoa, eta nazioartean aurkeztuko du, besteak beste, Erresuma Batuan, Alemanian, Mexikon, Estatu Batuetan (AEB) eta Espainian. Belako Rekords zigiluarekin aterako da lana, BMG Internationalen lizentziarekin, eta "asmo handikoa, gogoetatsua eta, batez ere, errebindikatzailea" izango da, Mungiako laukoteak jakinarazi duenez.
"Gauzen benetako zentzuaren bilaketaz hitz egiten du 'Plastic Drama'-k, izaki bizidunak muntatzeko, fabrikatzeko eta ustiatzeko kate bihurtzen den mundu honetan. Ehizatu duten ehiztariaren parabola kontatzen duen diskoa da, nola gizakiak kontsumitzen duen bere burua kontsumitzen duen bitartean, berehalakotasunak betierekotasunari eta norberaren denborari irabazten dien gizarte batean", azaldu dute.
Maiatzean kaleratu arte, "single itxurako aperitibo txikiekin" eta Donostia, New York eta Austinen egingo dituen emanaldiekin emango du Belako taldeak 'Plastic Drama' diskoaren berri.