Itxi

Uztailaren 21etik 25era

B.B. King-ek hasiko du ostegunean Donostiako Heineken Jazzaldia

Erredakzioa

Besteak beste, Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Mavis Staples, Toots Thielemans, Avishai Cohen, Jackson Browne eta Aloe Blacc musikariek beteko dute 46. edizioko programazioa.

Datorren uztailaren 21ean B.B. Kingek Zurriolako hondartzan eskainiko duen emanaldiarekin hasiko da Donostiako 46. Heineken Jazzaldia. Musikari estatubatuarrak Europan egingo duen biraren baitan doan eskainiko duen bakarra izango da ostegunekoa. Arazorik ez egoteko, antolatzaileek neurri bereziak hartu dituzte.

Uztailaren 25a arte iraungo duen jaialdi honetan, izar handiak arituko dira: Chick Corea, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Mavis Staples, Toots Thielemans, Avishai Cohen, Jackson Browne eta Aloe Blacc, besteak beste. Toots Thielemansek 2011ko Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du, gainera.

Guztira, 80 kontzertu ikusi ahal izango dira; horietako 60, doakoak.

Aurtengo nobedade nagusia San Telmo Museoan egingo diren kontzertuak izango dira. Museoko klaustroan, patioan, elizan eta ekitaldi aretoan hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera eskainiko dute.

Trinitate plazako egitaraua (emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira)

Uztailak 22: Tea for 3 (Dave Douglas, Enrico Rava, Avishai Cohen) eta Abdullah Ibrahim Ekaya.

Uztailak 23: Medeski, Martin Wood + Soul Bop (Randy Brecker, Bill Evans) eta John McLaughlin The 4th Dimension.

Uztailak 24: Avishai Cohen Trio: Seven Seas eta Cassandra Wilson.

Uztailak 25: Cyndi Lauper: Memphis Blues Tour eta Mavis Staples.

Albisteak (4)