Dolua musika munduan
Amy Winehousen heriotzak diskoen salmentak handitu ditu
Erredakzioa
Back to Black (2006) diskoa salduenen zerrendaren barnean sartu da berriro. Astelehen honetan autopsia egingo diote, heriotzaren arrazoiak argitzeko. Baliteke droga gaindosi baten ondorioz hil izana.
2006. urtean Amy Winehousek kaleratutako Back to Black diskoaren salmentek gora egin dute Erresuma Batuan, abeslariaren heriotzak bultzatuta, Oficial Charts Companyk jakitera eman duenez. Enpresa honek disko salduenen zerrenda egiten du.
Disko hau salduenen zerrenda sartu da berriro eta ordu gutxitan, 59. postuan kokatu da. Salmentak % 37 handitu dira eta adituen arabera, gora egiten jarraituko du. "Britainiarrek Amy Winehousekiko duten zaletasuna agerian geratu da", baieztatu du Martin Talbot konpainiaren zuzendariak.
Amy Winehouse larunbat honetan hil zen Londresen, orandik argitu gabeko arrazoiengatik. "Sunday Mirror" egunkariak argitaratu duenez, hil aurreko gauan Winehousek "estasia, kokaina eta ketamina" erosi zituen. Baliteke droga gaindosi baten ondorioz hil izana.
Astelehen honetan autopsia egingo diote eta emaitzek argituko dute nola hil zen abeslaria. Komunibideek jakitera eman dutenez, anbulantzia bere etxera heltzean, Winehouse bizirik zegoen baina sendagileek ezin izan zuten ezer egin.