Gala
Musika Bulegoa sariak emateko gala, bertan behera
eitb.eus
Bihar Gasteizen egin beharreko ekitaldia ez egitea erabaki du Euskal Herriko Musika Bulegoen Elkarteak, koronabirusak eragindako egoeraren aurrean.
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak Musika Bulegoa IV. Sariak banatu behar zituen bihar, asteartearekin, Gasteizko Europa biltzar jauregian, baina antolatzaileek gala hori ez egitea erabaki dute, koronabirusaren hedapenaren aurrean.
Aurrerago zehaztuko dute noiz egingo duten ekitaldia.