Iragarpena
BBK Music Legends jaialdia 2021era atzeratu dute
Gaztea
Jaialdian jo behar zuten hainbat taldek eta artistak euren birak bertan behera uztea erabaki dutenez, antolatzaileek urtebete atzeratuko duela iragarri du.
Bi hilabete geratzen diren arren, BBK Music Legends jaialdia 2021era atzeratu dute. Batetik, han jotzekoak ziren zenbait artistak eta taldek euren kontzertu-birak bertan behera uztea erabaki dutelako, eta, bestetik, koronabirusaren krisia dela eta, hainbeste jende toki itxi batean biltzea ideia ona ez dela argudiatu dute antolatzaileek.
Horrenbestez, datorren urteko ekainera atzeratuko dira kontzertuak. Sondikako Ola auzoan egiten da BBK Music Legends. Besteak beste, Eric Burdon & The Animals, Lucinda Williams, The Jayhawks, Joanna Connor eta Anari zeuden kartelean.