Lan berria
Madonnak disko berria argitaratuko du 2012ko udaberrian
Erredakzioa
Poparen erregina urte amaieran hasiko da buru-belarri lanean disko berria argitaratzeko; lan berriak ez dauka oraindik izenburu ofizialik.
Madonnak disko berria aterako duela jakinarazi du telebistako elkarrizketa batean. Joan den uztailean hasi zen azken disko hau grabatzen eta 2012ko udaberrirako argitaratuko duela jakinarazi du abeslariak. Honez gain, lehenengo singlea otsailean edo martxoan entzun ahal izango dugula esan du.
"Dagoeneko hasi naiz estudioan lan egiten", jakinarazi dio abeslariak Suediako SVT kateari.
Urte amaieran New Yorkera itzulitakoan lan handia egingo du disko berria argitaratzeko. William Orbit "Ray of Light-en" (1998) ekoizlearen laguntza izango du Madonnak baina oraindik ez dauka izenburu ofizialik lan berriak.
"Celebration" eta "Revolver" kantuen ondoren egindako lehenengo lan berria da oraingoa. Kantu hauek "Celebration: The video collection" (2009) eta "Hard Candy" (2008) estudioko diskoan agertu ziren.
"Sticky & Sweet" bere azkenengo biran bildutako diru kopuruaren marka hautsi zuen, 280 milioi dolar bildu zituen hemen.