30 urteren ondoren
R.E.M. taldeak banantzea erabaki du
Erredakzioa
Beren webgunean eman dute jakitera albistea. ''Gure esker ona goraipatuz, bagoaz, lortu dugunaz guztiz harrituta'', esan dute ohar batean.
R.E.M. taldeak beren musika ibilbidea albo batera uztea erabaki du, webgunean jakinarazi dutenez.Taula gainean 30 urte baino gehigo egin ondoren, banantzea erabaki dute taldeko kideek.
"Bizitza guztiko lagunak gara eta elkarrekin konspiratzeko aukera izan dugu: horregatik erabaki dugu talde bezala banantzea", esan dute webgunean utzitako ohar batean. "Gure esker ona goraipatuz, bagoaz, eta lortu dugunaz guztiz harrituta. Gure musikarekin hunkitu diren guztiei, gure eskerrik beroena'', gaineratu dute.
R.E.M taldeak hainbat disko ezagun kaleratu ditu hiru hamarkada hauetan, tartean 'Out of Time' (1991), 'Automatic for the People' (1992) eta 'Monster' (1994) lanak. Horietan, ''Losing my religion'', ''Everybody hurts'' eta ''What's the Frequency, Kenneth?'' kantu ezagunak bildu zituzten, besteak beste.
'Collapse into now' izan da hirukotearen azken lana, hamabosgarrena. Rocka, doinu geldoak eta pop soinua uztartu zituzten bertan, eta, 'Out of time' kaleratu zutenetik taldearen lanik onena izan da, Mike Mills baxu-jotzailearen ustetan.
Hauek izan dira R.E.M talderen estudioko lanak: 'Murmur' (1983), 'Reckoning' (1984), 'Fables of the R econstruction' (1985), 'Lifes Rich Pageant' (1986), 'Document' (1987), 'Green' (1988), 'Out of Time' (1991), 'Automatic for the People' (1992), 'Monster' (1994), 'New Adventures in Hi-Fi' (1996), 'Up' (1998), 'Reveal' (2001), 'Around the Sun' (2004), 'Accelerate¡ (2008) eta 'Collapse into Now' (2011).