Itxi

Nahi gabeko hilketa

Hasi da Michael Jacksonen heriotza argituko duen epaiketa

Erredakzioa

''Bere bizitza Conrad Murrayren esku utzi zuen, eta horrek heriotza ekarri zion", esan du Walgren fiskalaren laguntzaileak. Epaiketak bost aste iraungo ditu.

Michael Jacksonen familia. Foto: EFE

Los Angeleseko konderriko Gorteak Conrad Murray doktorearen aurkako lehen sesio izan du astearte honetan, Michael Jacksonen heriotza egotzita. Poparen Erregea medikamentu gaindosi batengatik hil zen duela 27 hilabete. Artistaren mediku pertsonala izan zen Murray eta nahi gabeko hilketa egotzi dio fiskaltzak. Lau urteko kartzela zigorra izan dezake, aurkako epaia jasotzen badu.

Akusazioaren lehen alegatuarekin ekin diote epaiketari, eta bertan medikuaren erruduntasuna azpimarratu dute. ''Bere bizitza Conrad Murrayren esku utzi zuen, eta horrek heriotza ekarri zion", esan du Walgren fiskalaren laguntzaileak. Walgrenen hitzetan ''erabateko arduragabekeriaz aritu zen Conrad Murray''.

Bost aste iraungo ditu

Kenny Ortega koreografoa ("This is it" emanaldien zuzendaria) izango da lehena deklaratzen, Los Angeles Times egunkariaren arabera.

Ortega akusazioak deituko du epaimahaiari azaltzeko Murrayk esan ziola Poparen Erregearen heriotzaren aurreko entseguetan artista primeran zegoela, koreografoak cantaría ahul zegoela uste bazuen ere. "Murray doktoreak esan zidan hori ez zela nire erantzukizuna eta ez nuela mediku edo psikologo gisa jardun behar, Michaelen osasuna bere eskuetan utzi behar nuela". Gainera, Paul Gongawarek ere deklaratuko du, AEG kontzertu sustatzailean lanean ziharduen pertsonetako batek. Murrayrekin eta Jacksonekin izandako solasaldien berri emango du azken horrek.

Radar Online webgunearen arabera, artista ezagunaren seme-alaba zaharrenek, Prince Michaelek eta Parisek (14 eta 13 urtekoak) euren amona eta tutorea den Katherine Jacksoni (Michaelen amari) eskatu diote epaiketan deklaratzen utz diezaiela. Katherine ez da bi gaztetxoek bost bat aste iraungo duen epaiketa prozesuan parte hartzearen alde agertu, baina eurek aita hil ziztaien egunean ikusi zutena kontatzeko nahian omen daude.

Epaimahaia 12 pertsonaz osatuta dago, 7 gizonezkoz eta 5 emakumezkoz, hain zuzen ere, eta, besteak beste, postari bat, langabezian dagoen kontulari bat eta telebista saioen bat daude. Guzietak adierazi dute Jacksonen heriotzari buruzko albisteen berri izan zutela eta epaimahikideetatik zazpik esan dute artistaren musikaren zaleak direla.

Fiskaltzak hasierako argudioetan azalduko du Jacksonen heriotzaren ostean egindako ikerketan proba nahikoak topatu zituztela Murrayren praxi desegokiak artistaren heriotza eragin zuela esateko.

Medikuaren defentsak gertatutakoan benetan izandako parte-hartzeari buruzko zalantza piztea izango du helburu eta, itxura guztien arabera, kantari estatubatuarra osasun ahula eta farmakoekiko adikzioa zeuzkan pertsona gisa irudikatuko duela.

Badirudi Murrayren abokatuek Propofol anestesikoa kantariak bere kasa hartu zuela argudiatuko dutela eta, farmako horrek, beste lasaigarri batzuekin batera konbinatuta, Michael Jacksonen heriotza eragin zuela 2009ko ekainaren 29an.

Murrayk onartu du Jackson hil zen egunean lasaigarriak injektatu zizkiola insomnioaren aurka laguntzeko, Propofol delakoa barne. AEBetako komunikabideen arabera, Propofol delako farmakoa ohikoa zen artistaren eguneroko bizitzan.

Alabaina, medikuak azaldu du farmako horiek eman ostean, Jackson bizirik zegoela eta gelatik irten zela bera telefono dei batzuk egiteko. Itzuli zenean, Jackson hilda zegoen ohearen gainean.

Kantari handiak Conrad Murray mediku personal gisa kontratatu zuen Erresuma Batuan egin behar zuen egonaldian berekin egon zedin.