Itxi

Argitalpena

'Hiri hartan izan zen', Mikel Markezen disko berria

Erredakzioa

Errenteriako kantariak bere bederatzigarren diskoa plazaratu du. Besteak beste, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Markez kantariak disko berria kaleratu du. 'Hiri hartan izan zen' da lanaren izena, bere bederatzigarren diskoa.

Grabaketan, besteak beste, Pello Ramirez, Harkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun. Euskal Herriko poema eta bertsoez gain, Latinoamerikak berebiziko tokia du lan berrian.

Mikel Markez (Errenteria, 1971) hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen, lehen kantuak egiten eta jendaurreko kantu-saioak eskaintzen. 1989an lehen grabaketa egin zuen, bidea ireki zion bere lehen maketa.

Bederatzi disko kaleratu ditu: '…eta etorri egin zait…' (1991), 'Oroitzapenak oparitzen ditut' (1993), 'Zertarako mugak jarri' (1995), 'Kantu erotikoak' (1997), 'Dena hankaz gora' (1999), 'Tribuaren hitz galduak' (1999), 'Erabil nazazu' (2004), 'Zure begiek, bilduma' (1988-2008) (2008) eta 'Hiri hartan izan zen' (2011). Pako Aristi idazlearekin batera hiru ikuskizun landu ditu: 'Tribuaren hitz galduak' (1997), 'Abiadura handiko urte baten kronika' (2002), 'Tabuak saltsa berdean' (2007).

Bere ibilbidearen zehar, Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu izan du Mikel Markezek. Zuzenean, Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Paco Ibañez kantariekin aritu da, eta diskoetan, berriz, euskal musikari askorekin kolaboratu du: Kepa Junkera, Sanchis y Jocano, Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Jexuxmai Lopetegi…




Bideoak (1)