Itxi

Heriotza

Mikey Welsh, Weezer taldeko baxu-jotzaile ohia, hil da

Erredakzioa

40 urteko musikariaren gorpua urriaren 8an aurkitu zuten Chicagoko hotel bateko logela batean.

Mikey Welsh, Weezer taldeko baxujole ohia.

40 urteko Weezer taldeko baxu-jotzaile ohia, Mikey Welsh, hilik aurkitu zuten urriaren 8an Chicagoko hotel bateko logela batean. Oraindik ez dute jakitera eman haren heriotza zerk eragin zuen.

Rolling Stones aldizkariak esandakoaren arabera, Raffaello hoteleko langile batek aurkitu zuen Weishen gorpua.

Artistaren familiak twitter bidez eman zuen jakitera heriotzaren berri, eta musikaria oporretan zegoela adierazi zuen. Sare sozial bera erabili zuen Weishek joan den urriaren 4an Chicagora ondo iritsi zela adierazteko.

Oraindik irekita dagoen @mikeywelsh71 kontuan irailaren 26an idatzitako mezu bat irakur daiteke. Bertan, Chicagoko egonaldian bihotzekoak jota hilko zela amets egin zuela esan zuen.

Mikey Welshek 2000. urtean egin zuen debuta Weezer taldearekin. Besteak beste, "Hash Pipe" eta "Island in the Sun" abestiak biltzen dituen Green album diskoa grabatzen parte hartu zuen.

Urtebete geroago, taldea utzi behar izan zuen nerbioak jota baitzegoen eta buruko arazoak baitzituen.

Denborarekin musika utzi zuen eta artelanak sortzeari ekin zion. Bere azken lanen artean, Twin Berlin taldearentzat egindako diskoaren azala dago.