Itxi

Aurkezpena

Madrilerako sarrerak ordubete baino gutxiagoan agortu ditu Coldplayk

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Urriaren 25ean kaleratuko dute beraien bostgarren diskoa eta egun bat lehenago Madrilen izango dira. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Coldplay talde britainiarra Madrilgo Las Ventas zezen-plazan arituko da urriaren 26an Mylo Xyloto disko berria aurkezten eta kontzertu horretarako 17.000 sarrerak ordubete baino gutxiagoan saldu dituzte.

Chris Martinek eta bere mutilek urriaren 25ean kaleratuko dute estudioko bosgarren lana (Ingalaterran, 24an) eta, argitalpenaren hurrengo egunean, Madrilen taularatuko dituzte kantu berriak, baita euren ibilbideko abesti klasikoak ere.

Kontzertua Youtube eta VEVO plataformen bitartez jarraitu ahal izango da zuzen-zuzenean. Kontzertuaren grabazioaren arduraduna Anton Corbijn izango da eta talde britainiarrak ondorengo hitzak esan ditu argazkilari eta bideo-zuzendari ezagunari buruz:

"Corbijn heroi handia izan da guretzat urte askoan guretzat eta, horregatik, oso pozik gaude harekin lan egingo dugulako eta munduari kontzertu hori bere begietatik ikusteko aukera emango diogulako".

Aurten Bilbao BBK Live jaialdiaren baitan Kobetamendi osoa hunkitu ostean, Madrilen izango dugu gugandik gertuen Coldplay taldearen ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera.

Albisteak (1)

Bideoak (2)