Itxi

Kaleratzea

Rafael Berrioren agur EPa urriaren 30ean argitaratuko dute

eitb.eus

Leer en Castellano

Martxoan zendu aurretik grabatuta utzi zituen hiru kantu kaleratuko dituzte, “azken opari” gisa.

Hiru kantu kaleratuko dituzte Berrioren agur diskoan. Argazkia: Juan G.Andrés.

Urriaren 30ean, Rafael Berrio martxoan tumore baten ondorioz zendutako donostiar musikariaren hil osteko EPa kaleratuko dute, “iseka gozoa eta etxeko eta egongelako lasaitasuna darizkion lana, inoiz jendaurrean dantzatu ez zuen balsaren erritmoan”, Gin Musica enpresak ohar batean azaldu duenez.

Diskoa Victor Sanchezek grabatu zuen, Elkar Estudioan, Paul San Martin, Fernando Neira eta Karlos Aranzegi musikariekin, eta binilo + CD formatuan banatuko dute.

UHF, Amor A Traición eta Deriva taldeetan aritu eta gero, bakarkako ibilbidea abiatu zuen Berriok, eta 1971 (2010), Diarios (2013), Paradoja (2015) eta Niño futuro (2019) diskoak kaleratu zituen.

Albisteak (1)