Itxi

EITB Kultura 60

Euskal Herriko koruen egoera, ‘EITB Kultura 60’ saioan

Erredakzioa

Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketaren laguntzarekin eta Amaia Garmendia, Imanol Elizasu eta Enrique Azurza gonbidatuen eskutik, koruen eszenan murgilduko da saioa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetan, ‘EITB Kultura 60’ saioak gure herriko koruen egoera aztertuko du, Tolosako Abesbatzen Lehiaketarekin batera.

Horretarako, gonbidatu hauek izango dituzte: Amaia Garmendia, Euskal Herriko eta Gipuzkoako Koruen Federazioko presidentea; Imanol Elizasu, Oinarri koruko zuzendaria eta gazte jendearekin eskarmentu handia duen musikaria (musika korala hezkuntza sisteman txertatu behar dela uste du, besteak beste); eta Enrike Azurza, Kea Ahots Taldeko, egun gure herrian arlo honetan dagoen proposamen interesgarrienetako bateko, zuzendaria.

Bideoak (1)