Azaroak 12
Loquillok Bilboko Arriagan eman behar zuen kontzertua, bertan behera
Erredakzioa
Taldeko gitarra-jotzaileak lesioa izan du eskumuturrean, eta bira atzeratu beharra izan dute.
Azaroaren 12an Loquillok Bilboko Arriaga Antzokian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da.
Larunbat honetan 'A Solas' birari ekitekoak ziren abeslaria eta bere taldekideak, baina Jaime Stinus gitarra-jotzaileak erorialdia izan zuen ostegunean, eta eskumuturrean hartu zuen min. Hori dela-eta, bira hasiera atzeratu beharra izan dute.
Arriaga Antzokiak ohar batean adierazi duenez, antzokian erositako sarreren zenbatekoa leihatilan itzuliko dute; eta BBKko salmenta kanaletan erositakoak, berriz, BBKk berak itzuliko ditu.
Kontzerturako data berria bilatzen saiatuko direla ere gaineratu dute.