Baluarte aretoan
La Oreja de Van Gogh Iruñean izango da azken diskoa aurkezteko
Erredakzioa
Donostiako taldea zuzenean arituko da igande honetan eta emanaldi horretan, 'Cometas por el cielo' izenburuko diskoa aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude 31 eta 34 eurotan.
La Oreja de Van Gogh musika taldeak zuzeneko bat eskainiko du igande honetan Iruñeako Baluarte aretoan 'Cometas por el cielo' izenburuko azken diskoaren abestiak aurkezteko. Kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude 31 eta 34 euro bitartean.
Leire Martinezek (ahotsa), Pablo Benegasek (gitarra), Xabi San Martinek (pianoa), Alvaro Fuertesek (baxua) eta Haritz Gardek (bateria) osatutako taldea eszenatokira bueltan da Gironaren eta Stockholmen artean grabatutako disko berriarekin.
'La niña que llora en tus fiestas' izenburuko abestia deskargatuenen artean dago. Azken diskoak maitasuna, homosexualitatea, itxaropena, euskal gatazka eta menpekotasunak ditu hizpide.
Taldeak 8 milioi disko saldu ditu munduan eta hainbat sari jaso ditu tartean, Grammy Latino, Musika sariak eta Ondas saria.