Itxi

heriotza

Alexi Laiho Children of Bodomen gitarra-jotzaile trebea hil da 41 urte zituela

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Gaixorik denbora luzez egon ostean hil da. Death Metalean bide berriak ireki zituen, eta hamaika musikari eta talderen inspirazio-iturri izan zen.

Alexi Laiho dozenaka gitarra-jotzailerekin. Argazkia: Efe

Alexi Laiho gitarra-jotzaile finlandiarra hil da 41 urte zituela gaixorik denbora luzez egon ostean. Children of Bodom metal taldearen buru izan zen duela gutxi arte.

Horixe jakinarazi du sare sozialen bitartez Laihoren azkeneko taldeak, Bodom after Midnightek.

Laiho 1979an jaio zen Espoon (Finlandia). 1993an InertheD izeneko taldea jarri zuen abian Jaska Raatikainen bateria-jotzailearekin batera. 1997an lehenengo diskoa grabatu zutenean Children of Bodom izena jarri zioten taldeari.

Death Metalari eman zion interpretazio melodikoak sona handia eman zion taldeari, eta diskoek arrakasta izugarria izan zuten Finlandian eta mundu osoan.

2019an taldea desegin egin zen, eta Laihok beste proiektu bat jarri zuen abian, aurrekoaren jarraipena izan zen Bodom after Midnight.

Taldeak grabatutako hiru abesti argitara emango dituzte etorkizunean.