Azaroaren 24ean
Abesbatzetako 300 kidek Mozarten Requiemena abestuko dute Bilbon
Erredakzioa
Bizkaiko, Kantabriako eta Asturiasko abesbatza-eskoletako eta elkarteko kideak Euskalduna Jauregian izango dira Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Mozarten emanaldi berezi bat eskaintzeko.
Bizkaiko, Kantabriako eta Asturiaseko abesbatza-eskola eta elkarte desberdinetako 300 kide Bilbon bilduko dira datorren azaroaren 24ean Bilboko Euskalduna Jauregian Mozarten Requiemena abesteko. Emanaldian Bilboko Orkestra Sinfonikoaren musikariak izango dituzte lagun.
La Caixako Gizarte-Ekintzako ekimena dugu eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, duela 15 urte egiten den kontzertua da eta urtero, Estatuko hiri desberdin batean antolatzen dute.
Datorren azaroaren 24ean izango den saioan Ondarreta Abesbatza, Portugaleteko Santa Maria, Galdakaoko Ganbera Abesbatza eta EHUko Abesbatza elkarte bizkaitarrek hartuko dute parte. Gainera, Kantabriako Abesbatza Lirikoa eta Asturiaseko Leon de Oro elkarteko abeslariak ere izango dira bertan.
Abeslari afizionatu hauek Mozarten obra ezaguna hau interpretatuko dute. Oholtza gainean Raquel Lojendio sopranoa, Agustin Prunell-Friend tenorea, Cristina Faus mezzosopranoa eta Josep Miquel Ramon baritono abeslari profesionalekin izango dira.
Emanaldiaren zuzendaritzan Marzio Conti maisua izango da. Bilboko Orkestra Sinfónico zehaztu duenez, kontzertuan parte hartzeko abesbatzeko kideen maila zehaztu du Contik.