Itxi

47. edizioa

Uztailaren 19tik 23ra bitartean egingo dute Donostiako Jazzaldia

Erredakzioa

Joan den edizioko agertokiekin batera, Victoria Eugenia Antzokia ere izango da 2012ko eszenatokietako bat.

Donostiako Jazzaldiaren zuzenekoetako bat, Zurriola hondartzan. Argazkia: EFE

Donostiako Jazzaldiaren 47. edizioa uztailaren 19tik 23ra bitartean egingo dute. Aurreko edizioan bezala, Trinitate plazan, Kursaalen, San Telmo musean eta Zurriola hondartzan egingo dituzte zuzenekoak. Gainera, Victoria Eugenia antzokia ere berreskuratuko dute.

Jaialdiko antolakuntzak iragarri duenez, dagoeneko ari dira lanean programa osatzeko. Era berean, baieztatu dute herritarren parte-hartzea bultzatzen duten ekimenekin aurrera egingo dutela, kartel lehiaketa bezalako jarduerek izan duten arrakasta ikusita.