Itxi

Baieztatua

Mecano agertokietara itzuliko da 2012an

Erredakzioa

Jose Maria eta Nacho Canok eta Ana Torrojak osatutako taldeak mundu bira egingo du 2012an.

Mecano agertokietara itzuliko da 2012an

Mecano taldeak mundu bira egingo du 2012an. 1992an banandu zen arren, hiru kideak batu egingo dira berriro Estatuan, Europako beste zenbait herrialdetan eta Hego Amerikan bira egiteko.

Jose María Cano, Nacho Cano eta Ana Torroja 1998an elkartu ziren '‘Ana, José, Nacho’ bilduma osatzeko. Diskoa argitaratu ostean berriz ere banandu ziren eta ez zuten emanaldirik eskaini.

Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Estatuan 80 kontzertu inguru eskainiko dituzte. Horietako batzuk Santiago Bernabeu estadioan eskainiko dituztela esan dute, baina ez dute zehaztu zenbat kontzertu izango diren.

Espainiako pop musikan ezinbesteko erreferentzia da Mecano. 1981ean sortutako taldea 1992an banandu zen, eta urte horietan 25 milioi disko saldu zituzten mundu osoan. Espainia, Mexiko, Kolonbia, Filipinak, Frantzia, Italia, Japonia, Venezuela, Puerto Rico eta Txile herrialdeetan, besteak beste, arrakasta handia izan zuen.