Iragarpena
Red Hot Chili Peppers eta Incubus, Rock in Rio Madrid jaialdian
Erredakzioa
Deadmau5 Kanadako DJa ere iragarri dute. Jaialdia ekainaren 29an eta 30ean, eta uztailaren 5ean, 6an eta 7an egingo dute, eta azken egun horretan egongo dira Madrilen iragarri berri dituzten taldeak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Red Hot Chili Peppers izango Rock in Rio Madrid 2012 jaialdiko izarretako bat. Antolatzaileek asteazken honetan iragarri dutenez, datorren urtean Red Hot Chili Peppers, Incubus eta deadmau5 Kanadako DJa izango dira Madrilgo jaialdian, aurretik iragarrita zeuden Maná taldekoekin batera.
Rock in Rio Madrid jaialdiaren hirugarren edizioa ekainaren 29an eta 30ean, eta uztailaren 5ean, 6an eta 7an egingo dute, eta azken egun horretan izango dira Madrilen Red Hot Chili Peppers, Incubus eta deadmau5.
Aurten, gainera, iragarpenak egin ahala joango dira salgai jartzen eguneko sarrerak. Horrela, uztailaren 7rako sarrerak, abenduaren 16tik aurrera erosi ahalko dira, eta, urtarrilaren 8ra arte, 59 euroko prezioa izango du. Urtarrilaren 9tik martxoaren 31ra 65 eurokoa izango da prezioa, eta, apirilaren 1etik aurrera, 69 eurokoa. El Corte Inglés saltokietan, 902 400 222 telefonoan eta elcorteingles.es eta rockinriomadrid webguneetaan egongo dira salgai.