Ura Bere Bidean
Hamalau taldek klasikoen bertsio sinfonikoak egin dituzte Ura Bere Bidean ekimenean
N. V. | EITB Media
BOSek Hertzainak, Doctor Deseo, Su Ta Gar eta La Oreja de Van Gogh eta beste hainbat lagunduko ditu, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz eta beste batzuen abestiak kantatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hainbat estilo eta belaunalditako hamalau euskal musikari eta talde “euskarazko kantu azpimarragarrien” beste horrenbeste bertsio argitaragabe grabatzen ari dira Ura Bere Bidean proiektuaren barruan, Fernando Velazquez zuzendariaren, egokitzapenen egilearen, aginduetara.
Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagun izango dituzte Hertzainak, Doctor Deseo, Gatibu, Su Ta Gar, Mikel Urdangarin, La Oreja de Van Gogh, Sua, Huntza, Olatz Salvador, Mabü, Idoia, En Tol Sarmiento, Zea Mays eta El Drogas.
Guztiok Mikel Laboak, Xabier Letek, Benito Lertxundik, Erramun Martikorenak, Imanolek eta Pier Paul Berzaitzek 70eko hamarkadatik aurrera abestutako kantuak hartuko dituzte kantagai.
Aste honetan, azken grabazioak egingo dituzte Euskalduna Jauregian, eta kantu bakoitzarekin bideoklip bat filmatuko dute. Fair Saturday fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dute proiektua.