Itxi

Operazioa

Gizon bat atxilotu dute Zaragozan, Madonnaren diskoa filtratzeagatik

Erredakzioa

Atxilotua J.M.R. da, eta Interneten bidez egindako bi delitu leporatu dizkio poliziak: aurkikuntza delitua eta sekretuak argitaratzea. Aragoiko Poliziak 'Madonnaleaks' deitu dio operazioari.

Madonna Biarritzen, iragan abuztuan. Argazkia: EITB.

Zaragozako Poliziak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du, Madonna abeslariaren hurrengo diskoa Interneten eskegitzea leporatuta, gaur jakinarazi dutenez.

Atxilotua J.M.R. da, eta Interneten bidez egindako bi delitu leporatu dizkio poliziak: aurkikuntza delitua eta sekretuak argitaratzea.
Aragoiko Poliziak 'Madonnaleaks' deitu dio operazioari.

Oraindik argitaratu gabe dagoen diskoa Interneten eskegi zutenean ekin zioten operazioari. Iragan urrian 'Give me all your love' abestia sarean zabaldu zuten, eta Madonnak "oso haserre" hartu zuen filtrazioa.