Itxi

Musika Hamabostaldia

Mitsuko Uchida, Grigory Sokolov eta Anne-Sophie Mutter, Musika Hamabostaldian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak irekiko duen jaialdiak nazioarteko taldeak eta izen handiak berreskuratuko ditu.

Mitsuko Uchida

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak Donostiako Musika Hamabostaldia abiatuko du abuztuaren 1 eta 2an, eta jaialdiak "normaltasunerako urrats bat" egingo du nazioarteko taldeak eta izen handiak berreskuratuta, hala nola Mitsuko Uchida, Grigory Sokolov, Elisabeth Leonskaja, Stephen Hough, Yuja Wang eta Dejan Lazic.

Abuztuaren 1ean, Rachmaninoven pianorako 4 zenbakiko kontzertua eta Dvoraken 8 zenbakiko sinfonia joko dituzte, eta biharamunean Liszten pianorako 1 kontzertua, Ligetiren Errumaniar Kontzertua eta Beethovenen 5 zenbakiko sinfonia.

Anne-Sophie Mutter, Leonidas Kavakos eta Julian Rachlin biolinistak ere izango ditu protagonista abuztuaren 27an Budapesteko Festival Orchestrak itxiko duen Hamabostaldiak, eta Galiziako Orkestra Sinfonikoa (abuztuaren 19an, Elisabet Lonskajarekin) eta Espainiako Orkestra Nazionala (abuztuak 25) ere arituko dira bertan.

Abuztuaren 21ean, Euskadiko Orkestrak joko du, Victor Pablo Perezek eta Donostiako Orfeoiak lagunduta, bakarlari gisa Iwona Sobotka sopranoa, Airam Hernandez tenorra eta Frederic Jost baxua dituztela.

Aurten, Kursaaleko auditoriumak punta-puntako musikarien kontzertuak hartuko ditu, gainera: Grigory Sokolov (abuztuak 9) eta Mitsuko Uchida (abuztuak 22) pianistak eta Anne-Sophie Mutther biolinista (abuztuak 26).