Itxi

Klasikoa

Espainiako Gazte Orkestrak hasiera emango dio 'Classic' zikloari

Kristian Zimerman eta Miguel Ituarte piano-jotzaileak ere arituko dira eta baita The King's Singer talde britainiarra ere.

Espainiako Gazte Orkestra Nazionala. Argazkia: Victoria Eugenia

Espainiako Orkestra Gazteak "Classic" zikloaren hirugarren edizioari hasiera emango dio Donostiako Victoria Eugenian. Gainera, ziklo horretan, Kristian Zimerman eta Miguel Ituarte piano-jotzaileak izango dituzte, eta baita The King's Singer britainiarrak eta Camerata Ad Hoc taldea ere, Carmen Linaresekin batera.

Urtarrilaren 2tik Zestoako bainu-etxean daude bilduta Espainiako Gazte Orkestrako kideak kontzertua prestatzen. Alejandro Posada kolonbiarrak gidatuko ditu 108 musikariak, Victoria Eugenian.

Bi pianojotzaile handiren eskutik iritsiko dira hurrengo kontzertuak, martxoan Miguel Ituarte getxoztarra, Musikeneko irakaslea eta Orkestra handirekin ibilitakoak, eskainiko du kontzertua. Eta, maiatzean, Krystian Zimerman poloniar laudatuak.

Erresuma Batuko ahots talde entzutetsua, The King's Singers taldea iritsiko da "Classic"era ekainaren hasieran, eta ekainaren bukaeran egitarau honi amaiera emateko, Camerata ad Hoc ganbera taldeak eskainiko du azken kontzertua.

Beraz gaurtik aurrera, "Classic" Musika zikloa Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Cultura Musikal Elkartea eta Donostia Kulturaren ekimenez.

Espainiako Gazte Orkestra Nazionalak, Revueltasen, Dukasen eta Respighiren obrak interpretatuko ditu gaur Alejandro Posadasen batutapean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.