Kargatzen...
Itxi

Heriotza

Raffaella Carra abeslari italiarra zendu da

EITB MEdia

Leer en Castellano

Artistak 78 urte zituen, eta gaixotasun baten ondorioz hil da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Raffaella Carra abeslari, aktore eta koreografo italiarra zendu da, 78 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz, herrialde hartako hedabideek baieztatu dutenez.

Sergio Japino bikotekideak eman du albistea, mezu batean: "Raffaellak utzi egin gaitu. Mundu hobeago batera joan da, non bere gizatasunak, bere barre nahasezinak eta bere talentu apartak betirako distiratuko duten", hedabide berdinen arabera.

Italiako hedabideen arabera, A far l'amore comincia tu, Tanti Auguri edo Caliente, caliente abestiengatik ezaguna den abeslaria gaixotasun baten ondorioz zendu da.

Japinok azaldu duenez 16:20an hil da, denbora luzez bere gorputzari eraso egiten ari zitzaion gaixotasun baten ondorioz, baina ez du gaitzaren inguruko xehetasun gehiago eman. Horrez gain, "normaltasunaz kanpoko emakumea" bezala deskribatu du "baina xumetasun harrigarri batez jantzia". Seme-alabarik izan ez bazuen ere, Carrak beti esan ohi omen zuen "berak milaka zituela".

Momentuz ez da hileta-elizkizunaren inguruko informazio gehiago zabaldu, baina Japinok azaldu duenez, amaitu gabeko hilkutxa xume bat eskatu zuen, eta bere hautsak gordetzeko kutxa bat.

Bere jatorrizko izena Raffaella Maria Roberta Pelloni zen, eta 1943ko ekainaren 18an jaio zen, Bolonian. 10 urte zituela Erromara joan zen, non dantza klasikoko eskolak hartzen hasi zen.

Carra mundu guztian izan zen maitatua. Bere naturaltasunak Italia maitemindu zuen lehenengo eta Espainia ondoren, non 1970eko hamarkadaren erdialdera Espainiar Estatu kontserbatzailean ikono bilakatu zen. Aurrerago Latinoamerikara egin zuen salto, eta telebista saiorik garrantzitsuenetan hartu zuen parte.

Bideoak (1)