Kontzertua
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Gerd Albrecht maisuarekin
Donostiako Kursaalen izan ostean, Iruñeko Baluarten izango dira gaur eta asteazkenean Bilboko Euskaldunan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostian, Kursaalen izan zen atzo, 20:00etatik aurrera. Gerd Albrecht maisu alemanaren zuzendaritzapean ari da lehen aldiz Euskadiko orkestra eta Petra Froese sopranoaren partaidetzarekin gainera.
Gerd Albreghtek bere ibilbide luzean errepertorio aberatsa landu du, Zemlinsky bezalako erromantikoak zein XX. mende hasierako konpositoreak. Konzentrazio eremuetako biktima izandako musikagile ahaztuen lanak ere berreskuratu ditu eta nabarmena da haur eta gazteekin egin duen lana. Lehenbizikoz ari da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen.
Atzo Donostian, gaur Iruñeko Baluarten eta asteazkenean Bilboko Euskaldunan, guztietan 20:00etan.