Musika FIB
Polemika FIBen David Guettak joko duela baieztatu ostean
Erredakzioa
Estatuko indie jaialdi garrantzitsuenak Guetta bezalako musikari bat kontratatzeak kontrajarritako iritziak sortu ditu, batez ere kontrakoak.
“David Guetta FIBera, eta hurrengo urtean Justin Bieber, Hanna Montana eta Rebecca Black” eta “Sergio Ramosek ere gustuko jaialdi batera joateko eskubidea daukalako” iritziak irakur daitezke, besteak beste, Twitter sare sozialean Guettak aurtengo Benicassimgo Nazioarteko Jaialdian (FIB) joko duela baieztatu ostean, ustez Estatuko eta Europako “musika independenteko” jaialdirik garrantzitsuenetarikoan.
Horrelako artista baten kontratazioak aukera berriak zabalduko dizkio indie musikan oinarritzen den jaialdi horri, nahiz eta iazko edizioan Julieta Venegasen emanaldia bide berri horren hasiera puntua izan.
Orain arte musika elektronikoak FIBaren programazioan garrantzia izan badu, imajina dezakegu DJ frantziarraren presentziak alde hori indartuko duela. David Guettak nazioartean garrantzi handia duten musikariekin kolaboratu du bere ibilbidean zehar, hala nola Madonna, Rihanna, Black Eyed Peadsekin edota Daft Punkekin, adibidez.
Programazioa betetzen
Gauzak horrela, 2012rako kartela Stone Roses eta Florence+The Machines bezalako garrantzi handiko taldeekin osatzen ari da.
Aurtengo FIBerako aukeratuen artean Oasis talde mitikoaren liderra zen Noel Gallagher, High Flying Birds, The Horrors, Bombay Bicicle Club etaThe Vaccines ere daude.
“David Guetta FIBera, eta hurrengo urtean Justin Bieber, Hanna Montana eta Rebecca Black” eta “Sergio Ramosek ere gustuko jaialdi batera joateko eskubidea daukalako” iritziak irakur daitezke, besteak beste, Twitter sare sozialean Guettak aurtengo Benicassimgo Nazioarteko Jaialdian (FIB) joko duela baieztatu ostean, ustez Estatuko eta Europako “musika independenteko” jaialdirik garrantzitsuenetarikoan.Horrelako artista baten kontratazioak aukera berriak zabalduko dizkio indie musikan oinarritzen den jaialdi horri, nahiz eta iazko edizioan Julieta Venegasen emanaldia bide berri horren hasiera puntua izan.Orain arte musika elektronikoak FIBaren programazioan garrantzia izan badu, imajina dezakegu DJ frantziarraren presentziak alde hori indartuko duela. David Guettak nazioartean garrantzi handia duten musikariekin kolaboratu du bere ibilbidean zehar, hala nola Madonna, Rihanna, Black Eyed Peadsekin edota Daft Punkekin, adibidez.Programazioa betetzenGauzak horrela, 2012rako kartela Stone Roses eta Florence+The Machines bezalako garrantzi handiko taldeekin osatzen ari da.Aurtengo FIBerako aukeratuen artean Oasis talde mitikoaren liderra zen Noel Gallagher, High Flying Birds, The Horrors, Bombay Bicicle Club etaThe Vaccines ere daude.