Jaialdia
Pee Wee Ellis, Erik Truffaz eta Jason Moran, 365 Jazz Bilbaon
Laugarren edizioa otsailetik ekainera izango da Bizkaiko hiriburuko areto eta hoteletan.
365 Jazz Bilbao zikloaren laugarren edizioa otsailetik ekainera izango da eta izar nagusiak Pee Wee Ellis, Erik Truffaz, Jason Moran, Rabih Abou Khalil eta María Joao-Mario Laginha bikotea izango dira.
Antolatzaileek agiri batean jakinarazi dutenez, Euskal Herriko eta Espainiako bost talde arituko dira Bizkaiko hiriburuko hoteletan, zikloa betetzeko.
Otsailaren 15ean hasiko da Guggenheim museoan, Erik Truffaz tronpeta-jotzaile suitzarraren kontzertuarekin. Gainera, Jason Moran eta Maria Joao eta Mario Laginha bikotea izango dira, martxoan eta apirilean, hurrenez hurren.
Rabih Abou Khalil libanoarrak jazz, musika klasikoa eta Arabiako musika bat egingo ditu, Campos Eliseos Antzokian.
Zikloarekin amaitzeko, Pee Wee Ellis funk eta jazz tronpeta-jotzailea izango da, Bilboko "Gau Zuria" delakoaren ekitaldien baitan, ekainaren 16an.
365 Jazz Bilbao zikloan parte hartu duten talde lokalak hauek dira: Melsax, íZas! eta Albert Villa, Bob Sands eta Javier Alzolaren taldeak.