Itxi

55 urte zituen

Enrique Sierra Radio Futura taldeko gitarra-jotzailea hil da

Erredakzioa

Kaka de Luxe taldeko kidea ere izan zen, eta "Escuela de calor" abesti ezagunaren egilea. Hil-kapera larunbat honetan jarriko dute, Madrilen.

Enrique Sierra Radio Futura taldeko gitarra-jotzailea hil da. EFE

Enrique Sierra Radio Futura taldeko gitarra-jotzailea ostiral honetan zendu da, 55 urte zituela, familiako iturriek jakitera eman dutenez. Hil-kapera larunbat honetan jarriko dute, Madrilen, M-30eko tanatorioan.

Santiago eta Luis Auseronekin batera Radio Futura taldea sortu zuen, Espainian 80ko hamarkadako banda nagusienetako bat. Berea da "Escuela de calor" lan ezaguna.

Aurretik Kaka de Luxe taldean ere aritu zen Enrique Sierra.