Brahms Fest
Brahmsi gorazarre, Euskadiko Orkestraren denboraldia hasteko
N. V. | EITB Media
Gaurtik, irailak 27, urriaren 13ra, Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon alemaniar musikagileari eskainitako festan.
Euskadiko Orkestrak Johannes Brahms konpositoreari eskainitako festa batekin abiatuko du gaur, irailak 27, Iruñeko Baluarten, 2021-2022 denboraldia.
Urriaren 13ra arte, hamar kontzertuko "maratoi musikal bat" egingo du Orkestrak Iruñean (irailak 27 eta urriak 11), Donostian (irailak 28, irailak 29, urriak 8 eta urriak 13), Gasteizen (irailak 30 eta urriak 5) eta Bilbon (urriak 2 eta urriak 6) Brahmsen obran zehar: egilearen sinfoniak, Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bere bi kontzertuak joko dituzte, Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean, Dmitri Makhtin, Alexey Stadler eta Tom Borrow bakarlariekin batera.
Saio guztietarako sarrerak salgai daude jada, 10 eta 35 euro arteko prezioan.