2021/2022
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiaren lagin bat eskainiko du Baluarten
Agentziak | EITB Media
Urriaren 7an 2021/2022 denboraldia abiatu aurretik, NOSek atariko bat taularatuko du gaur, Iruñeko espazioaren Areto Nagusian.
2021/2022 Abonu Denboraldia urriaren 7an hasiko du NOS Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, baina gaur, urriak 1, kontzertua eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian, kontzertu sorta berriaren erakusgarri gisa.
Kontzertu sinfoniko handia izango da, eta Salvador Vázquez malagarrak gidatuko du orkestra. Gainera, berrikuntza gisa, Marta Juaniz nafarra narratzaile gisa arituko da emanaldian.
Denboraldian zehar egingo diren hamabi kontzertuetako laginak bildu dituzte gaurko kontzertuetarako, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Txaikovski, Beethoven, Brahms, Elgar, Ravel, Stravinski eta beste hainbat konposatzaileren lanak joko dituzte.
Sarbidea libre izango da, baina Orkestraren abonatuek izango dute lehentasuna.
33/2021 Foru Arauak, irailaren 8koak, jasotakoaren arabera, publikoa eserleku jarraituetan eseri ahalko da. Alegia, bizikideen taldeen artean ez da tarterik izango, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, NOSek jakinarazi duenez.