Disko berria
'El Drogas' gabeko Barricada apirilaren 17an helduko da
Datorren astean kaleratuko dute 'Punto de mira', lehen singlea. Kutxi Romerok 'La balanza' kantuan abesten du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Barricadak garai berri bati ekingo dio apirilaren 17an. "El Drogas" taldeko abeslari eta baxujotzailea 30 urtez izan denak taldea utzi ostean, disko berria kaleratuko dute.
Nafarroako taldeak 20 disko baino gehiago kaleratu ditu eta kasu honetan ere Iker Piedrafitaren ekoizpena du. Datorren astelehenean kaleratuko dute "Punto de mira" single berria. Disko berria 13 kantuk osatzen dute.
Warner Musicek disko berriaren berri eman du eta "ehuneko ehun Barricada" izaten jarraitzen duela esan du eta Marea taldeko Kutxi Romerok "La balanza" kantuan parte hartu du.
Estudioko hemezortzigarren diskoa izango da eta pasaden astean amaitu zuten grabazioa. 30 jarraitzailek parte hartu dute diskoaren lehen eta azken abestietan koroak eginez.
Taldeak atera zituen azken diskoak "En la memoria" (2012) akustikoa eta "La tierra está sorda" (2009) Espainiako Gerra Zibilari eskainitakoa izan ziren.