Abenduak 17 eta 18
La Polla Recordsek bi kontzertu emango ditu Gasteizi agur esateko
N. V. | EITB Media
Arabar taldeak bi kontzertu eskainiko ditu hirian, abenduaren 17 eta 18an, alboan El Drogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida dituela.
La Polla Recordsek Gasteizen emango dituen azken bi kontzertuak Iradier Arenan izango dira, abenduaren 17 eta 18an, eta sarrerak azaroaren 15ean jarriko dituzte salgai, "lasttour.net" eta "seetickets.com/es" webguneetan.
Evaristoren taldeak El Drogas, Lendakaris Muertos eta Kaotiko izango ditu alboan egun horretan, baita Cerveza Suicida ere.
La Polla Records duela berrogei urte baino gehiago sortu zuten, Agurain Arabako udalerrian. 2019an, itzuli egin zen, 16 urtez jo gabe egon eta gero, eta "Ni descanso ni paz" bilduma arrakasta handiz aurkeztu zuen 100.000 pertsonaren aurrean, Valentzian, Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan, baita Latinoamerikan ere.
Kontzertua aurreko data batzuetarako iragarrita zegoenez, antolatzaileek mezu bat bidaliko diete sarrerak bazituztenei, data berrietarako aldatu edo sarrerak itzul ditzaten.