Itxi

Musika klasikoa

Mende arteko Pariseko musika, Musika Hamabostaldian

Francisco Escudero zarauztarrari omenaldia egingo diote eta Parisko Orkestra, San Petersburgoko Filarmonikoa eta Bambergeko Sinfonikoa izango dira, besteak beste.

Argazkia: EITB

Claude Debussy musikagilea eta mende arteko Paris izango dira Musika Hamabostaldiaren 73. edizioko sorkuntza-erreferente nagusiak. Abuztuaren 3tik irailaren 2ra bitartean izango da, Gipuzkoako hiriburuan.

Frantses musikagile bikainaren obraz gainera, haren jaiotzaren 150. urteurrena dela medio gogoratuko baita, programazioak, Debussyren garai berekoak izanik, beren jarduera Parisen eta kultura-bizitasun handiko garai batean (XIX. mendearen bukaera - XX.aren hasiera), bideratu zuten beste musikagile batzuen musikaz gozatzeko aukera ere eskainiko du.

Oroitzapen-ospakizunen atalean, berebat gogoratuko da Francisco Escudero zarauztar musikagilearen irudia.

Hallé Orkestra, Parisko Orkestra, San Petersburgoko Filarmonikoa eta Bambergeko Sinfonikoa izango dira Kursaal Auditoriora etorriko diren orkestra handienetako batzuk.

Opera taularatuarekiko hitzordua “Xirula miragarria” operaren eskutik etorriko da, eta Euskadiko Orkestra ariko da fosoan.

Musika Hamabostaldiaren 73. edizioaren abonoen eta sarreren salmenta (Hamabostaldiko Lagunentzat bakarrik) martxoaren 16an hasiko da eta salmenta orokorra maiatzaren 25ean.

Claude Debussy musikagilea eta mende arteko Paris izango dira Musika Hamabostaldiaren 73. edizioko sorkuntza-erreferente nagusiak. Abuztuaren 3tik irailaren 2ra bitartean izango da, Gipuzkoako hiriburuan. Frantses musikagile bikainaren obraz gainera, haren jaiotzaren 150. urteurrena dela medio gogoratuko baita, programazioak, Debussyren garai berekoak izanik, beren jarduera Parisen eta kultura-bizitasun handiko garai batean (XIX. mendearen bukaera - XX.aren hasiera), bideratu zuten beste musikagile batzuen musikaz gozatzeko aukera ere eskainiko du.Oroitzapen-ospakizunen atalean, berebat gogoratuko da Francisco Escudero zarauztar musikagilearen irudia.Hallé Orkestra, Parisko Orkestra, San Petersburgoko Filarmonikoa eta Bambergeko Sinfonikoa izango dira Kursaal Auditoriora etorriko diren orkestra handienetako batzuk.Opera taularatuarekiko hitzordua “Xirula miragarria” operaren eskutik etorriko da, eta Euskadiko Orkestra ariko da fosoan.Musika Hamabostaldiaren 73. edizioaren abonoen eta sarreren salmenta (Hamabostaldiko Lagunentzat bakarrik) martxoaren 16an hasiko da eta salmenta orokorra maiatzaren 25ean.