Itxi

Donostia

Madeleine Peyroux, Melody Gardot eta Sharon Jones, Jazzaldian

Hiru abeslari bikain horiez gain, lau pianojotzaile (Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed, Dado Moroni) izango dira Donostiako Heineken Jazzaldian.

Madeleine Peyroux. Argazkia: Artxiboa

Donostiako Heineken Jazzaldiak hainbat artista konfirmatu ditu 47. ediziorako. Uztailaren 19tik 23ra izango da eta Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones (Agertoki Berdean arituko da) arituko dira Gipuzkoako hiriburuko jazz jaialdian. Gainera, Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni piano-jotzaileek "An Evening with Two Pianos" ikuskizuna aurkeztuko dute: bi piano izango dira taula gainean eta bakarka, binaka eta lanaka arituko dira.

Jaialdiak iragarriak ditu dagoeneko emanaldi hauek: Antony Et Incarnatus orkestrarekin; Bobby McFerrin, Yellowjackets-ekin; Jamaican Legends (Monty Alexander, Sly & Robbie eta Ernest Ranglin); Orquesta de Hombres Orquesta, zeinak ondorengo hauen musika joko baitu: Tom Waits, Ray Gelato, Marc Ribot eta Los Cubanos Postizos, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans.

Oraindik osatu gabe dago programa, antolatzaileen arabera; artista gehiagoren parte-hartzea berretsitakoan emango dira jakitera.

Albisteak (2)