OLBE
Gatti eta Frantziako Orkestrak Grandes Orquestas zikloa zabaltzen dute
Mahlerren bederatzigarren sinfonia aukeratu du Frantziako Orkestra Nazionalak Bilboko ekitaldian parte hartzeko.
Daniele Gatti Milango musika maisuak eta Frantziako Orkestra Nazionalak zabalduko dute, martxoaren 25ean, “OLBEren Orkestra Handiak” zikloa. Horretarako, Mahlerren bederatzigarren sinfonia aukeratu du Frantziako Orkestra Nazionalak.
Frantziako Orkestra ez ezik, Zuricheko (Suitza) Opera ere zuzentzen du Gattik. Mahlerren lanean aditua da eta bere belaunaldiko zuzendari nagusietakotzat hartzen dute.
Mahlerren bederatzigarren sinfonia indar eta intimismoz beteriko obra da, adituen arabera, txekiarrak inoiz egindako konposiziorik onenetarikoa. Konpositorearen bizitza amaitzear zela zein mailatara heldu zen islatzen du lanak.