Heriotza
Ana Bejerano Mocedades taldeko abeslaria hil da, 60 urte zituela
agentziak | eitb media
Abeslari getxoztarrak Amaia Urangaren lekua hartu zuen taldeko abeslari gisa. Gaixotasun larri bat zuen, eta abenduaren 11tik zegoen ospitalean.
Ana Bejerano Mocedades taldeko abeslaria hil da gaur, 60 urte zituela, Urdulizko (Bizkaia) ospitalean; izan ere, abenduaren 11tik zegoen ospitalean, gaixotasun larri baten ondorioz.
Abeslariaren ingurukoek jakinarazi dutenez, goizean hil da, eta hileta-elizkizuna urtarrilaren 10ean izango da Santa Ana elizan, Getxoko Areeta auzoan.
Ana Bejeranok taldearen 50. urteurrena ospatzeko kontzertu biran parte hartu zuen iaz.