Blues emanaldia BBK aretoan
Magic Slim bluesaren mitoa Bilbon izango da, apirilaren 17an
Erredakzioa
Bilbo
Music Legends zikloaren baitan, Estatuan emango duen kontzertu bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa.
Magic Slim, bizirik dagoen bluesaren mitoa, zuzenean ikusteko aukera izango da apirilaren 17an Bilboko BBK Aretoan, Music Legends zikloaren parte dela. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta, Chicagoko bluesmanarekin batera, The Teardrops bere betiko banda izango du lagun taulagainean.
Music Legends zikloko sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan, BBKren webgunean edo 944 310 310 telefonoan eskuratu daitezke.
Magic Slim eta The Teardrops taldea musika jotzen jarraitzen duten bluesman bakanetako batzuk dira. Sei aldiz irabazi dute W.C. Handy saria, "Urteko Blues Talderik Onena" kategorian, eta orain arte 23 lan kaleratu dituzte. Bere gitarra sakon eta urratuagatik edo berezkoa duen vibratoen birtuosismoagatik ezaguna da Slim.