Itxi

Martxoak 23-apirilak 1

Ainhoa Arteta eta Iruñeko Orfeoia, Euskadiko Orkestraren lagun hurrengo kontzertu sortan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Georg Marken zuzendaritzapean, Brahmsen 'Requiem alemana' eskainiko dute Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Ainhoa Arteta sopranoa izango du orkestrak alboan "Requiem alemana" interpretatzeko

Bi urte geroago, Euskadiko Orkestrak musika korala joko du berriz kontzertu denboraldiko emanaldi batean, eta lagun hurko bi gonbidatu ditu horretarako: Iruñeko Orfeoia eta Ainhoa Arteta soprano tolosarra.

Georg Mark zuzendari austriarrak gidatuta, "Requiem alemana" Johannes Brahmsen lana interpretatuko dute martxoaren 23tik apirilaren 1era Bilbon (martxoak 23), Donostian (martxoak 25 eta 28), Iruñean (martxoak 28) eta Gasteizen (apirilak 1). Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.

Orkestratik azaldu dutenez, Brahmsen Requiemak "kontsolamendu hitzak eskaintzen ditu, bizidunak sufrimendu eta heriotzaren ideiarekin adiskidetzeko pentsatuak". Musikari dagokionez, "emozioz eta interesez beteta dago hainbat alderditan".

Saio guztietarako sarrerak salgai daude jada, Orkestraren eta kontzertu aretoen weguneetan, 10 eta 35 euro artean.