Itxi

Ekainaren 11n

Gatibuk ere joko du Fitok San Mamesen eskainiko duen kontzertuan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Gainera, Iñaki "Uoho" Antón Platero y Tú taldeko kidea, Leiva, Dani Martín eta Carlos Tarque izango ditu lagun musikari bilbotarrak egun horretan oholtza gainean.

Gatibu taldea

Fito y Fitipaldis taldea ez da bakarrik egongo ekainaren 11n San Mames estadioan eskainiko duen kontzertuan. Publikoko 45.000 lagunez (sarrera guztiak saldu dira) eta Morgan talde gonbidatuaz gain, kartelera batu dira Gatibu taldea eta, musikari gonbidatu gisa, Iñaki "Uoho" Antón (Platero y Tú, Extremoduro, Extrechinato y Tú, Inconscientes), Leiva (Pereza), Carlos Tarque (M-Clan) eta Dani Martín (El Canto del Loco).

Bilbotar musikariak eta bere taldeak San Mamesen eskainiko duten kontzertuak hautsak harrotu ditu, eta salgai jarri zituzten 45.000 sarrerak hiru egunean agortu ziren.

Bilboko futbol zelaian egingo duten hirugarren kontzertu jendetsua izango da Fitorena, 2017an Guns N' Rosesek eta 2018an MTV Bizkaia Music Weekenden Crystal Fightersek, Berri Txarrakek eta Musek emandakoaren ondoren.