Itxi

''Gernika 85.''

Aitor Etxebarriak omenaldi sinfonikoa egingo dio Gernikari

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Ekainaren 30ean, 'Gernika 85.' obra estreinatuko du Etxebarriak Bilboko Euskalduna jauregian, Evelyn Glennie perkusio-jotzailearekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Gaudeamus Gernikako abesbatzarekin batera, bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Etxebarria gernikar konpositoreak 'Gernika 85.' obra sinfonikoa, "orain arteko proiekturik pertsonalena, ausartena eta handiena", aurkeztuko du ekainaren 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian.

Gernika jaioterria omenduko du horrela Etxebarriak (El Txef-A izenpean musika elektronikoan ibilbide oparoa egindakoa), ankerkeria haren 85. urteurrena betetzen denean.

Ondoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Fernandezek zuzendua, Evelyn Glennie perkusio-jotzailea eta Gernikako Gaudeamus Korala izango ditu Aitor Etxebarriak lan honetan, eta bera pianoaz eta instrumentu elektronikoez arduratuko da.

'Gernika 85.' musikariaren lehen konposizio sinfonikoa da, eta lau mugimenduz osatuta dago. Gainera, musikaz gain, bonbardaketatik bizirik atera zirenen lekukotasunak proiektatuko dira kontzertuan zehar, Gogora institutuak grabatutako bideoetan.

Ekainaren 30eko kontzerturako sarrerak apirilaren 20an jarriko dira salgai Euskaldunaren webgunean.

Bideoak (1)