Itxi

Opera

OLBEk "Alzira"rekin amaituko du Tutto Verdi proiektua

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Giuseppe Verdiren opera laburrenetako baten lau emanaldi eskainiko dituzte Bilbon, Euskalduna jauregian, apirilaren 23, 25, 27 eta 30ean.

"Alzira"

ABAO Bilbao Opera Opera Lagunen Bilboko Elkarteak "Alzira" Giuseppe Verdik idatzi zuen zortzigarren opera, Amerikari eskainitako europar opera apurretako bat, estreinatuko du hil amaieran, Tutto Verdi proiektu erraldoia burutzeko.

Tutto Verdi proiektua 2006an abiatu zuten, eta harrezkero Verdiren 30 lan ekarri ditu Bilbora 16 urtean, baita hitzaldi sortak, grabazioak eta argitalpenak ere.

"Alzira" 2020ko programaziorako zegoen aurreikusita, baina, pandemiaren ondorioz, atzeratu behar izan zuten. Oraingoan, lau emanaldi egingo dituzte, apirilaren 23, 25, 27 eta 30ean, Bilboko Euskalduna jauregian. Larunbatetan, emanaldiak 19:00etan hasiko dira, eta astelehen eta asteazkenean, 19:30ean.

"Alzira" tragedia lirikoak sarrera eta bi ekitaldi ditu, libretoa Salvatore Cammaranorena da eta "Alzire, ou les Américains" Voltaireren drama du oinarri.