Itxi

Agurra

Skakeitan taldeak jotzeari utziko dio

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Donostiar taldeak "112" kantua atera du agur esateko. Azken bira bat egin, eta "baikor eta irribarretsu" joango dira.

Skakeitan taldea

Skakeitan taldeak amaitutzat eman du talde gisa 14 urtean egindako ibilbidea. Ohar batean iragarri dutenez, "baikor eta irribarretsu" esango dio zortzikoteak agur "ilusioa, laguntasuna eta musikarekiko lotura" ardatz izan dituen proiektuari.

Hain zuzen ere, agur bira bat egingo du taldeak, "urte hauetan zehar bizitako guztia elkarrekin ospatzeko", eta laster iragarriko dituzte azken kontzertu horien datak eta tokiak.

Agur gisa, "112" kantua grabatu, eta irudiz jantzi dute bideoklip batean.

Bost disko kaleratu ditu Skakeitan taldeak urte hauetan guztietan, eta hainbat taldekidek, hala nola Olatz Salvador teklatu-jotzaileak, bakarka ere dihardute.