Kargatzen...
Itxi

MIN sariak

Verde Pratok irabazi du euskarazko disko onenaren MIN saria

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Espainiako Musika Independentearen sariak banatu dituzte bart Iruñean, eta Zaharak bildu ditu sari gehien, urteko disko onenarena tartean.

Verde Prato

Nafarroa Arenak Espainiako Musika Independentearen sariak emateko gala hartu du bart, Nafarroako hiriburuan. Bertan, urteko euskarazko disko onenaren atalean, Verde Prato gailendu da, "Kondaira eder hura" lanarengatik. Chill Mafia, Idoia, Gaur eta Liher zituen lehiakide atal horretan kantautore tolosarrak.

Gainerako ataletan, ez da euskal irabazlerik egon, nahiz eta hainbat artista eta talde zeuden izendatuta, hala nola Chill Mafia, Chica Sobresalto, El Columpio Asesino, Kokoshca, Tributo a Pedro Iturralde diskoa eta Najwa.  

Chill Mafiak eta IZAROk, Amaral lagun zutela, zuzenean jo dute Nafarroa Arenan.

Gaueko irabazle nagusia, dena den, Zahara izan da. "Puta" beraren lanak disko onenaren, pop disko onenaren, bideoklip onenaren ("Merichane"), hitz onenen ("Merichane") eta ekoizpen onenaren sariak eraman ditu.  

Albisteak (1)