Homeless jaialdia
Rafa Berrio eta Mursego elkarrekin ‘Phantasma’ ikuskizunean
Homeless jaialdiko antolatzaileek iragarri dutenez, ekainaren 8an izango da Donostian, Antigua auzoko seminarioan.
Rafa Berrio eta Mursego elkarrekin arituko dira Phantasma ikuskizun berrian. Ekainaren 8an estreinatuko dute, Homeless jaialdiaren baitan, Donostian, Antigua auzoko seminarioan, eta poesia eta musika uztartzen ditu.
Antolatzaileen arabera, Phantasma kontraste emozional handiko ikuskizuna da, eta ikusleari zuzen-zuzenean bideratuta dago. Rafa Berrio, Victor Iriarte eta Harkaitz Cano arduratu dira testuez; Mursego eta Rafa Berrio, musikaz; eta Edorta Subijana, Angel Aldarondo eta Iban del Campo, 3Dko edizio eta bideo-proiekzioez.