Disko berria
Oroimenaren oraina, Benito Lertxundiren eskutik
Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaal Auditorioan eta Iruñeako Baluarte Auditorioan emango ditu zuzenekoak.
Benito Lertxundi Orioko artistak Oroimenaren oraina izeneko lana argitaratu du. Sortze-lan zaindua da; sakona eta sentsuala, era berean. Bizitza osoa abestiak sortu eta interpretatzeari eskaini ondoren, Lertxundik opera lan bikaina aurkeztuko du bere hirurogeita hamargarren urtemugan.
Diskoa, maiatzaren 7tik aurrera dago kalean. Kontzertuei dagokionez, orain arte iragarri dutenaren arabera, Bilbon, Donostian eta Iruñean izango dira, maiatzaren 18an eta 19an eta ekainaren 9an, hurrenez hurren.
Azala
eitb.com-era erabiltzaile batek bidali eta, ondoren, ETBko 'Eguraldia' tartean agertu zen argazki bat izango da Oroimenaren oraina diskoaren azala.
Elkar diskoetxearen arabera, "argazkia telebistan ikusi zuenean, Benitok ez zuen zalantzarik izan. Huraxe zen bere lan berriaren mamia hoberen marrazten zuen irudia: misterio eutsia, edertasun goiztiarra, bakardade gozoa eta basatia".
Jaizubiako Paduretan hartu zuen argazkia Mireia Berenguer katalanak. Egun Hondarribian bizi den 29 urteko argazkizale honek egunsentian egin zuen, laino trinkoa zela, eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan.
Benito Lertxundi Orioko artistak Oroimenaren oraina izeneko lana argitaratu du. Sortze-lan zaindua da; sakona eta sentsuala, era berean. Bizitza osoa abestiak sortu eta interpretatzeari eskaini ondoren, Lertxundik opera lan bikaina aurkeztuko du bere hirurogeita hamargarren urtemugan.Diskoa, maiatzaren 7tik aurrera dago kalean. Kontzertuei dagokionez, orain arte iragarri dutenaren arabera, Bilbon, Donostian eta Iruñean izango dira, maiatzaren 18an eta 19an eta ekainaren 9an, hurrenez hurren.Azalaeitb.com-era erabiltzaile batek bidali eta, ondoren, ETBko 'Eguraldia' tartean agertu zen argazki bat izango da Oroimenaren oraina diskoaren azala.Elkar diskoetxearen arabera, "argazkia telebistan ikusi zuenean, Benitok ez zuen zalantzarik izan. Huraxe zen bere lan berriaren mamia hoberen marrazten zuen irudia: misterio eutsia, edertasun goiztiarra, bakardade gozoa eta basatia".Jaizubiako Paduretan hartu zuen argazkia Mireia Berenguer katalanak. Egun Hondarribian bizi den 29 urteko argazkizale honek egunsentian egin zuen, laino trinkoa zela, eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan.