Itxi

100/25 BOS-Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, lankidetzan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

"100/25 BOS-Mikel Urdangarin" proiektuaren harira, zornotzar musikariaren hainbat kantu moldatu, grabatu eta zuzenean aurkeztuko dituzte Mikel Urdangarinek eta BOSek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Urdangarin kantautorearen ibilbidearen 25. urteurrenak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenak bat egin dute 2022an, eta "100/25 BOS - Mikel Urdangarin" proiektua aurkeztu dute gaur Bilbon.

Disko bat grabatuko dute elkarrekin, zornotzarraren hamabost kantu moldatuta, eta hainbat kontzertu egingo dituzte formatu horretan.

Iker Sánchez de Silva orkestra-zuzendariak gidatuko du Orkestra, eta Bingen Mendizabalen hamahiru moldaketa eta Koldo Uriarteren eta Fernando Velazquezen moldaketa bana joko dituzte.

Diskoa uda amaieran grabatuko dute, eta oraingoz Getxoko Muxikebarri espazioan eta Bilboko Aste Nagusian (abuztuak 20) dauzkate emanaldiak hitzartuta.

Bideoak (1)