Itxi

Jazzaldia

Miles Smilek, Spectrum Road taldea ordezkatuko du Donostiako jaialdian

Youn Sun Nah abeslari korearrak ere bertan arituko da, Kursaal inguruan ipiniko duten doako agertoki batean.

Miles Smiles taldeko kideak. Argazkia: Heineken Jazzaldia

Miles Smiles taldeak emango du Donostiako jazz jaialdiko azken kontzertua, Trinitate plazan, Spectrum Road taldea ordezkatuz, horiek euren bira bertan behera utzi baitute.

Taldea hauek osatzen dute: Robben Ford (gitarra), Kenny Garrett (saxo), Wallace Roney (tronpeta), Joey DeFrancesco (Hammond organoa) eta Darryl Jones (baxua).

Horrez gain, Heineken Jazzaldiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Youn Sun Nah abeslari korearra ere bertan izango da, Kursaal inguruan ipiniko duten doako agertoki batean.

Spectrum Roadek bere kontzertua bertan behera utzi ondoren, Miles Smiles-ek hartuko du haren lekua. Neneh Cherry & The Thing-en ostean arituko da.