Ekainak 2-8
Pinchas Zukerman, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken programaren protagonista
N. V. | EITB Media
Israeldar biolin eta biola jotzaileak Bartoken "Biolarako kontzertua", "Lohengrin" Wagnerren operaren lehen ekitaldia eta Elgarren "1. Sinfonia" joko du, Robert Treviñok zuzenduta.
Ekainaren 2tik 8ra, Euskadiko Orkestrak Elgar + Bartok / Wagner programa taularatuko du, denboraldiko azkenekoa, Robert Treviñok zuzenduta eta Pinchas Zukerman israeldar biola eta biolin jotzailearen laguntzaz.
Ostegun eta ostiralean, ekainak 2 eta 3, Donostiako Kursaal Auditoriumean izango dira kontzertuak; astelehenean, ekainak 6, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteartean, ekainak 7, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteazkenean, ekainak 8, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Bartoken Biolarako kontzertuarekin batera, Erromantizismoan sakon errotutako bi obra interpretatuko dituzte Euskadiko Orkestrak eta Zukermanek: Richard Wagnerren Lohengrin operaren lehen ekitaldiko 'Preludioa' eta Edward Elgarren 1. Sinfonia.
Sarrerak salgai daude Euskadiko Orkestraren webgunean, baita auditorioen webgune eta leihatiletan ere, 10 eurotik 35 eurora.